Korrika

Bihar jarraituko du korrika kulturalak, Gartzaron eta Itsasotik igaro ostean

Amezti.eus 2019ko mar. 20a, 21:25
Itsasoko bertso saioa

Korrika kulturalaren lehenbiziko asteburua izan zen joan zena, eta bi ekimen izan genituen Basaburuan. Heldu den asteburuan Iñaki Larraioz larraintzarrak bere diska berria aurkeztuko du.

Ostiralean Itsasoko elkartean bertso saioa izan zen. Saio polita izan zen, oso 
giro onaz lagundurik. Ondoren afari bikaina prestatu zuten itsasoarrek 60 bat 
lagunendako.


Igandean, berriz, Gartzarongo elkartean Dani Martirenak "Cosimoren katiuskak" 
ipuina kontatu zuen ilustrazio originalez lagunduta. Ondoren haurrek 
kollageak egin zituzten eta gero txokolate beroa jan.

Erlazionatuak