amezti.eus

Apirilaren 8an pasako da korrika eskualdetik

  Euskara  Atetz  Basaburua  Imotz  Ultzama

Astelehen gaua izanen da, Urritzatik Basaburura sartuko da, Ultzama eta Atetz zeharkatu eta Muskiztik aterako da Irurtzun aldera.

21. Korrika apirilaren 4an hasiko da Garesen. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian emanen ditu lehenengo egunak, eta laugarrenean, apirilaren 8an igaroko da Imotz, basaburua, Ultzama eta Ateztik.

Lekunberri aldetik etorriko zaigu, eta Urritzara arratsaldeko 20:25ean iritsiko da. Jauntsarats 21:17an zeharkatuko du, Larraintzar 22:29an, Gelbentzu 22:55ean eta Eritzegoiti 23:27an.

Beraz, korrikaren laugarren eguna eskualdean amaituko da, eta Muskiztik igaro ostean Irurtzuna joanen da Sakanako bidea hartzeko.

Urtarrilaren 14an hasiko da kilometroak erosteko aukera.

2019/04/08 20:25

Urritza Atetz Basaburua Imotz Ultzama

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa