2018/12/21 19:00

'Txondorra' dokumentalaren emankizuna

'Txondorra' dokumentalaren emankizuna
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Txondorren lehen argazkiak Estellerriko Lana Bailarakoak dira; han grabatu zuten “Tasio” filmak eragina izan zuen nik tradizio hori ikusteko eta argazkiak egiteko nuen moduan. Handik urte batzuetara beste argazki hurbilago batzuk agertu ziren (Imozko eta Ultzamako Bailarakoak) eta irudi gehiago bildu nituen. “Txondorra” ez da txondor baten prozesua azaltzen duen dokumentala, baizik eta nik tradizio horretaz dudan ikuspegia, arreta jartzea merezi duen musika batez lagunduta.