Euskaraldia

Bertsoafaria izan zen Basaburuan

Amezti.eus 2018ko urr. 22a, 18:08

Basaburuko eta Imozko Euskaraldiko batzordeak antolatu zuen, Apeztegiberriko ganbaran eta jende ugari bildu zen. Bapo-bapo afaldu ondoren, Ohiana Iguranen eta Beñat Gaztelumendiren bertsoak entzuteko aukera izan zuten.

Giro alaian bildu zen jendea Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran, pasa den ostiralean. Euskaraldiko batzordeak antolatutako bertso afarian jende ugari agertu zen, eta bertan bota zituzten bertsoak Ohiana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek.

Euskaraldiak motorrak bero dezan egin zen ekitaldia, Basaburua eta Imotzen prestatu dituzten askoren artean. Hurrengoa azaroaren 9an izango da, Erason: Jon Maia bertsolariak 'Berriak jaio ginen' emanaldia eskainiko du bertan.

Gogoratu irailaren 20an zabaldu zela izena emateko epea. Horretarako hurrengo helbidean:


http://izenematea.euskaraldia.eus/

Aukeratu zure rola, eta gainean klikatuz izena emateko fitxa agertuko zaizu. Fitxa bete eta “erregistratu” sakatu. Ongi egin baduzu, mezu bat ailegatuko zaizu behar bezala erregistratu dela esateko eta azalpen batzuk emateko.

Dakizuen bezala, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da Euskaraldia. Bertan aho bizi gisa edo belarriprest gisa parte hartu daiteke, euskaraz hitz egiteko edota soilik ulertzeko gai garen aztertu eta rola aukeratu behar da.

 

Erlazionatuak