Euskaraldia

Euskaraldian izena emateko epea zabalik da

Amezti.eus 2018ko ira. 21a, 11:32

Ekitaldi berezia izan zen atzo Zentral aretoan, Irueñean, Euskaraldian izena emateko epea irekitzeko. Herrialde ugariko ordezkariak egon ziren, baita gure eskualdekoak ere.

Dagoeneko zabalik da euskaraldian izena emateko epea. Hurrengo helbide honetan egin behar da:

http://izenematea.euskaraldia.eus/

Aukeratu zure rola, eta gainean klikatuz izena emateko fitxa agertuko zaizu. Fitxa bete eta “erregistratu” sakatu. Ongi egin baduzu, mezu bat ailegatuko zaizu behar bezala erregistratu dela esateko eta azalpen batzuk emateko.

Iruñean egin zen atzo ekitaldia, epe irekierarengatik. Hilabeteak daramatzate herrialde bakoitzean Euskaraldia prestatzen, eta Zentraleko topaketan errepasoa egin zuten eta azken fase honetako erronkak azaleratu zituzten. Bertan egon ziren gure eskualdeko hainbat ordezkari.

Gainera, gurean, Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran hain zuzen ere, TELP tailerra eginen dute gaur arratsaldean eta bihar goizean.

Dakizuen bezala, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da Euskaraldia. Bertan aho bizi gisa edo belarriprest gisa parte hartu daiteke, euskaraz hitz egiteko edota soilik ulertzeko gai garen aztertu eta rola aukeratu behar da.