"Jaietan ere libreak" kanpaina abiatu dute

Amezti.eus 2018ko abu. 1a, 10:13

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuek eraso sexisten aurkako kanpaina abiatu dute uda denboraldirako.

Nafarroako Gobernuarekin batera, hainbat udalerrik abiatu dute kanpaina hau, "Jaietan ere libreak eta beldurrik gabe" lelopean. Beste urte batez, festen aitzakipean eraso eta jarrera matxistei aurre egitea da helburua.