Urtero bezala, Lanzko Euskararen Eguna prestatu dute ekaineko bigarren asteburuan, Lantzen. Egitaraua ekimenez bete dute.
Ultzamaldeko hirugarren Kuadrillen Eguna izanen da aurten, ekainaren 14an eta bazkarirako bonoak eskuratzeko aukera zabalik da honezkero. Larraintzarko eta Iraizozko ostatuetan erosi daitezke.
Almitza Sega Elkarteak Basaburuko eta Imozko kirol batzordearen laguntzarekin antolatua, Euskal Herriko azkartasun sega ligaxkaren bigarren saioa Etxalekun (Imotz) izanen da ekainaren 14an. Lehenengoa Goiatzen izan da eta hirugarrena Hernanin izanen da. Sailkapen orokorraren arabera Bavarian (Alemania) jokatuko den Europako Sega Txapelketako euskal ordezkariak erabakiko dira.
Axolagabe eskualdeko taldeak De aquellos barros... antzezlana taularatuko dute. Obraren deskribapena Pilar Primo de Riveraren aipu bat da, hemen espainolez mantentzen duguna, Jainkoak eta Francok agintzen duten bezala: “El niño mirará al mundo, la niña mirará al hogar”. “Las mujeres nunca descubren nada; les falta, desde luego, el talento creador, reservado por Dios para inteligencias varoniles; nosotras no podemos hacer más que interpretar, mejor o peor, lo que los hombres nos dan hecho”. (Pilar Primo de Rivera, 1942). Ostiraleko bi emanaldien ondoren, larunbatean, beste bi: 17:30ean eta 19:30ean. Sarrerak salgai 7 euroren truke, ekainaren 4tik aurrera.
Uda atarian, jaiei ere heltzeko unea iritsi da. Gaur, Aizarozkoak hasiko dira, 19:00etan. Txupinazoa ez dute botako 19:00ak arte, baina honezkero martxan da egitaraua.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |