Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko kontzentrazioa eginen da larunbat honetan Iruñean, arratsaldeko 17:00etan, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. Deialdi horri erantzunez, bizikleta martxa antolatu dute Jauntsarastik Iruñera. Goizeko 9:30etan aterako da martxa Jauntsarasko eskoletatik. Irurtzuna lehenik eta handik Iruñera joanen da gero.
Zaborra biltzeko auzolana eginen dute Abauntzen, bide batez, umeek kobazuloa ezagutu dezaten. Sustraiak hezkuntza proiektuak bultzatutako egitasmoa da eta larunbatean goizeko 10etan hasiko dute.
Larunbat arratsaldetan eta igande goizetan izanen da irailaren 14tik azaroaren 3ra arte.
4 saio izanen dira, urrian eta azaroan. Jauntsarasko kiroldegian eginen dute, Larunbatetan, 11:30ean.