Martxoak 8rako ekitaldien baitan, eta bere egileetako bat den Manuel Martorrellen eskutik, “Pioneras” liburuaren aurkezpena egingo dugu. Pedagogian eta gizartean iraultza egiten aritu ziren Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpa nafarrak, XX.mendean. Pedogogia berritzaileak eta haurren eta emakumeen eskubideen defentsan jardun zuten. Frankismotik ihesi, borroka antifaxistan garrantzitsuak izan ziren Frantzian, baita aldarrikapen feministetan ere.
Gaur arratsaldeko 19:00etan izanen da aurkezpena Larraintzarko bentan. bere egileetako bat den Manuel Martorrellen eskutik izanen da azalpena
“13+1/Migrazio eta zainketen bideak”erakusketak gaur egun Euskal Herrian bizi diren baina Latinoamerikatik datozen 14 emakumeren ametsei buruzko narratiba bisuala sortzen du.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |