Elkarrizketa

Basaburuan eta Imotzen planteatzen den proiektu eolikoaz hitzaldia, ostiralean, Jauntsaratsen

Amezti.eus 2024ko ots. 15a, 11:00

Basaburua-Imotzen eolikoak? izenburupean, hitzaldi informatiboa eginen dute ostiral honetan Jauntsaratsen, Apeztegiberriko ganbaran, arratsaldeko 19:00etan. Itsaso, Beramendi, Udabe eta Urritzari eraginen liokeen proiektuaren inguruko informazioa emanen dute bertan, eta Sustrai Erakuntza fundazioaz gain, Basaburuko eta Imozko udalek ere hartuko dute parte. Sustraiko Martin Zelaia elkarrizketatu dugu gaurko saioan.

Herri ekimenez antolatu dute hitzaldi informatiboa, eta herritarrak jakinaren gainean jartzea eta elkarrekin hausnartzera bultzatu nahi dituzte bertan. "Energia berriztagarrien boom berria Nafarroan" izenburupean eginen dute hitzartzea Sustrai Erakuntzako kideek, eta Basaburuko eta Imozko udalek ere hartuko dute hitza, eskualdean aurkeztu duten proiektu eolikoari buruz dakitena azaltzeko.

Erlazionatuak