Udal Hauteskundeak 2023

Ultzamako EH Bilduren aurkezpena, larunbatean

Amezti.eus 2023ko mai. 18a, 09:52

Martin Pikabea izanen da Ultzamako EH Bilduren zerrendaburua maiatzaren 28ko hauteskundeetara begira. Larunbatean, maiatzaren 20an, taldearen eta programaren aurkezpena eginen dute Larraintzarko bentan, eguerdiko 12:00etan.

Egungo alkatea eta zerrendaburua den Martin Pikabea eta Arantxa Izurdiaga EH Bilduren parlamenturako hautagai odietarra izanen dira aurkezpenean.