Irakasle greba, eskualdean

Amezti.eus 2023ko api. 4a, 09:55

Oihanzabalen zerbitzu minimoak izan ziren eta Larraintzarren hamasei irakaslek egin zuten greba.

Irakasleak grebara deituta zeuden atzo. Ikasle ratioak jaistea, irakasleen lan taldea egonkortzea, lan burokratikoa murriztea eta erosmen ahalmena berreskuratzea izan ziren mobilizazioen aldarriak.

Oihanzabalen zortzi irakasletatik zazpik egin zuten grebaren alde. Osotara, gainera, zerbitzu minimoak betetzeko, hiru irakasle joan ziren eskolara. Ikasleei dagokionez, 14 joan ziren.

Larraintzarren, aurreko greba baino jarraipen handiagoa izan zuen. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzatik zortzik, eta DBHko irakaslegoan beste zortzik batu ziren aldarrietara. Osotara, 40 bat irakaslek osatzen dute Larraintzarko lan taldea.