Elkarrizketa

'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztuko dute ostiralean, Larraintzarren

Amezti.eus 2022ko mar. 10a, 10:27

Garbiñe Larrea da Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea, eta ostiral honetan Larraintzarko zentro zibikoan izanen da, bere lana aurkezten. Arratsaldeko 19:00etan izanen da ekimena. Elkarrizketa egin diogu gaurko irratsaioan.

Gure inguruan aurki ditzakegun 45 sendabelar eman ditu ezagutzera Larreak liburuan, haien ezaugarriak eta propietateak jasoz. Horrez gain, sendabelar horiek nola eraldatu ere azaltzen du bertan.

Liburuaz gain, aukeratutako zenbait sendabelar ere aurkezteko aprobetxatuko du ostiraleko ekimena.