Udal Hauteskundeak

Alkatetza berretsiko du EH Bilduk Ultzaman

Amezti.eus 2019ko mai. 27a, 12:12

Iturria: eitb.eus

Botoen %53 lortu du EH Bilduk Ultzaman eta Martin Pikabea, zerrendaburua, izanen da alkatea.

5 zinegotzirekin alkatetza lortu du berriz EH Bilduk Ultzaman. Arantxa Martinez, egungo alkatea, Martin Pikabea taldekideari lekua utzi eginen dio. 2015ean baino 60 boto inguru gehiago lortu ditu, 513 guztira.

Agrupación Ultzamak, bestalde, 4 zinegotzi lortu ditu, botoen %41 jaso ondoren. Botoren bat edo beste gutxiago lortu du Patxi Pérezen taldeak, guztira 399 lortu ditu, 2015ean lortutako 10 gutxiago.