Giro ederrean pasatu dira Lanzko ihauteriak

Amezti.eus 2024ko ots. 15a, 10:48

Jendetza elkartu da asteburuan zehar Lanzko ihauterietan, baina urtero bezala, asteartea izan da egunik jendetsuena. Eguraldi bikaina izan dute, eta giro ederrean ospatu zuten ihauterietako asteartea. Arratsaldean, urtero bezala, Miel Otxin errez bukatu zuten festa. Esan Erran irratia goizean egon zen bertan, eta hango giroa jaso nahi izan dugu erreportajetxo honetan.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/kLE/1707990414169.jpg