Egun Ero Kantuz: Silvia Zabalza

Amezti.eus 2024ko ots. 2a, 11:00

Lanzko Silvia Zabalza izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz saioko protagonista. Iruñerrian jaio zen eta hango auzo desberdinetan bizi izan zen duela hamabost bat urte arte. Baina, herri txiki batera bizitzera joateko apustua egin zuen bikotearekin, eta Lantza etorri ziren orduan. Gustura bizi da han. Bere bizitzako pasarteak eta kantu kuttunak ezagutu nahi?