Eskualdeko Esan Erran irratiak 25 urte bete ditu eta mende laurden honen ibilbidea errepasatzen duen dokumentala da DIALEKO AZKENAK. Euskara hutseko irratia bultzatu zuten herritarrei, irratiko lehenengo esatariei, ondoren pasa zirenei, orduko euskara teknikariari, entzuleei eta kolaboratzaileei dozena bat elkarrizketa baino gehiago egin dizkiogu. Izan zituzten oztopoak, garaiko euskarafobiari lotutakoak, kontatzen dira bertan. Baina ilusioak, auzolanak eta komunitateak proiektua aurrera eramateko izan zuen indarra ere jaso dugu. Baita euskarazko irratiak landa eremuko eskualde honi egin dion ekarpena ere. Baina, 25 urte eta gero, zer?