Bueltan dira yoga klaseak Aizarotzen

Amezti.eus 2021ko ira. 13a, 12:17

Eskualdeko Argimalutak taldeko kideek yoga ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere Aizarozko Kultur Etxean. Izena emateko epea  zabalik dute honezkero, eta urrian klaseekin hastea aurreikusten dute.

Bi talde desberdin antolatu dituzte aurtengo ikasturterako: yoga lasaia ostegunetan izanen da, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara. Yoga goizean saioak, berriz, astearteetan izanen dira, 9:00etatik 10:30etara.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 606 20 47 32 eta 680 83 04 88 telefono zenbakiak eta argimalutak@gmail.com helbide elektronikoa jarri dituzte eskura.

"Gorputzarekiko arreta eta adeitasuna emateko saioak" izanen direla adierazi dute Argimalutakeko kideek, eta "yogako asanak segurtasunez eta kontzientziaz aztertuko" dituztela, "arnasketan eta meditazioan sakonduz".