Haurrendako joku tailerra, Atetzen

Amezti.eus 2022ko ira. 21a, 12:23

Haurrak jolasean Oihanzabal eskolan

Urriaren 5etik maiatzaren 31 bitartean izanen da Eritzegoitin, bost eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta.

Plisti plasta jokuak da tailer honen izenburua eta helburua joku eta jolasen bitartez sormena eta sensibilitatea lantzea da. Globoflexia, margolaritza, artearen ezagutza eta interpretazioa, mimika, gorputz adierazpenerako jolasak, emozioak eta irudimena lantzeko mahai jokuak (dixit, emotio, kaleidos, ubongo, Tuteran ekoitzitako Ekilikua mahai joku kooperatiboak...) izanen dira, besteak beste, tailer honetako jarduerak. Taldeka eta bakarka izanen dira, jokuaren arabera eta haurren nahiaren arabera, eta 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoenez, adin tarte horretarako egokituak.

Urriaren 5ean hasiko da eta maiatzaren 31ra arte iraungo du, asteazkenetan, 17:00etatik 18:00ak arte, Eritzegoitiko erabilera anitzeko aretoan (Atetzen). Izena emateko Atezko Udalaren helbide elektronikora (ayuntamiento@atez.es) mezu bat bidali behar da haurraren izen-deiturekin, adina, herria eta harremanetarako telefono batekin. Irailaren 16an bukatzen zen epea, baina oraindik tokirik badago. Hala ere, adi, 12 haurrek gehienez parte hartu baitezakete. Erroldatuendako 40 euro izanen da tailerraren prezioa eta erroldatu gabekoentzat 50 euro.

Josune Ilundain Iribarren Erasoko herritarrak gidatuko du tailerra, sortzailea eta zaharberritzean graduatua da EHUko Arte Ederretako fakultatean.