Mendialdeko azokaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa eta igandean bukatuko du ibilbidea, Beuntzan (Atetz). Postu pila bilduko dira bertan goiz osoan, elikadura postuen eta artisauenen artean, baita gure eskualdekoak ere, noski. Gainera, Habelarte elkarteko produktuen zozketa ere izanen da 13:30ean.
Adi, kartelak oker bat baitu: Aizarozko Amasuluk joyeria bitxikeriak egiten ditu eta Gartzarongo Jostharik, besteak beste, motxilak eta poltsak.
Apirilaren 24an hasi zen Arriben (Araitz) eta ondoren mendialdeko eskualde handia osatzen duten bailara guztietatik pasatu da. Guztira, Beuntza barne, 9 azoka, 9 herritan. Gure eskualdean, Imotz, Basaburua eta Atetz batu dira ekimenari, eta, Latasan (Imotz) uztailaren 2an eta Orokietan (Basaburuan) uztailaren 24n izan ziren. Aurten Cederna Garalurrek Mendialdeko udalekin eta lehen sektorearekin antolatzen duen azokaren hirugarren edizioa izan da, aurrekoen balorazio onaren ondoren.