Anueko eguna(k), abuztuaren 5ean eta 6an

Amezti.eus 2022ko abu. 1a, 21:00

2018ko Anueko eguna

Pestaz gozatu nahi duenak aukeratu beharko du datorren asteburuan. Larraintzarko, Gerendiaingo, Latasako eta Orokietako pestez gain, Anueko eguna ospatuko dute Olaguen, ostiralean eta larunbatean.

Anueko eguna, baina bi egunetan disfrutatuko dute. Ostiralean 18:00etatik aurrera puzgarriak izanen dira plazan txikiendako, baina, gainera, gero, antzerkia, txistorrada eta mus txapelketa. Ondoren, egun handia, larunbatarekin izanen da: artisauen azoka, erakustaldiak, herri kirolak, musika...

Esan bezala, ekimen ugari antolatu dituzte, baina bat nabarmendu nahi genuke, hain zuzen ere, herri kirolen erakustaldia. Harrijasotzaileak eta aizkolariak izanen dira, eta bertan debutatuko du Beñat Senosiain Olagueko aizkolari gaztea. 14 urte ditu eta aita eta osaba ere aizkolariak ditu.

Programa osorik:

Abuztuaren 5a, ostiralarekin

18:00-20:00 Puzgarriak, Olagueko plazan.

19:30 Trokolo antzerkia, Olagueko frontoi txikian.

20:30 Txistorrada, Olagueko plazan.

22:30 Mus txapelketako finala, Anueko ostatuan.

Abuztuaren 6a, larunbatarekin

10:30 Artisauen azoka

10:30 Zanpanzar, Olagueko kaleetan zehar.

10:30 Auto klasikoen erakustaldia.

11:00 Meza.

11:30 Hamaiketakoa.

13:00 Herri kirol erakustaldia.

14:00 Herri bazkaria, udaletxeko pilotalekuan (zikiro).

 

16:30 Puro Relajo, udaletxeko pilotalekuan.

18:00-20:00 Puzgarriak eta haurrendako jarduerak, Olagueko plazan.

18:30-21:00 Aimar DJ, udaletxeko pilotalekuan.

21:00 Herri afaria, udaletxeko pilotalekuan.

23:30 Aimar DJ, udaletxeko pilotalekuan.