mar 26 Imotz
Nekazari eta abeltzainen protestek aspaldian ikusi gabeko protagonismoa hartu dute azken hilabeteotan han-hemen. Traktore ilarak ikusi ditugu hiri sarreretan blokeoak eragiten eta errepideak ixten. Baina, zarata mediatikotik harago, zeintzuk dira protestetan parte hartu duten nekazarien aldarriak eta eskakizunak? Eta, zergatik erabaki dute ekoizle agroekologikoen elkarte askok mobilizazioekin bat ez egitea? Zer errealitate eta eredu desberdin ditugu ‘nekazaritza’ edo ‘lehen sektorea’, txapel ustez bateratu horren baitan?
mar 25 Basaburua
Euskal Herriko irrati libre eta irrati txiki euskaldunen sarea da Arrosa. Gaur egun, 25 irrati baino gehiago dira sareko parte, eta astelehenetik ostiralera Zebrabidea izeneko magazina ere ekoizten du sareak, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izaten dena. Urtero, irratien arteko topaketak egiten dira, saretzen jarraitzeko eta ospakizun egin bat elkarrekin egiteko. Aurtengoan, Esan Erranen ospatuko dira topaketak, apirilaren 13an.